XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Laborarier. Ez barka lanari.

Egun zortzi solas ginuen: Euri lan: Ez ahal du bethi euria eginen.

Bertzenaz nola buru egin oro batean gainera heldu diren lanei?.

Belharrak korkoietan edo chutik gorrituak daude; ur-gaindiek etzanak eta zikinduak ez direnak.

Zenbeit pozi ahal bezala, nekez doazi zuhaintegietarat.

Landetan ez ditake aipha aitzur lanik.

Goizeak bat menturatzen bada jorra pochi baten entseatzera, euriak arratsaldeko berriz lurrari loth-arazten ditu langile gaizoak erroz gora ezarri belhar tzar guziak.

Zer egin?.

Bethi badu laborariak, zeri joka, demborarik galdu gabe Egun hautan zer nahi beterraba landatu duzu; han daude gozo, tente, chutik, lehen iguzkiari irriz zabaltzera prest.

Zertan ditutzu arthoak?.

- Nekez sorrthu, eta ja belharra nausitu nahiz ari eta ezin khen.

Hauche da lastima!.

- Zure lurra idortu artean, ez egon lo; has bederen bakandatzen.

Lan bat da baitezpadakoa.